XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Datuen transmisioa egitean datuak jaso edota bidaltzean transmisio bidean sartzeko diseinatua egoten da birusa, gero harremanetan jarri den ordenagailuan sartu eta kokatzeko.

Eta gauza bera gertatuko da bigarren honekin besteren bat harremanetan jartzen bada.

Honela, birusa ordenagailuz ordenagailu doa, transmisio bideen bitartez.

Sistema informatiko handiak kutsatzeko erabiltzen da goian aipaturiko sistema, baina bada ordenagailu pertsonalak kutsatzeko beste modu sinpleagoa, kopia piraten bidez egiten dena alegia.

Merkaturatzen diren programen kopiak babestuta egoten dira, baina bada segurtasun neurriak hautsiz programa hauen kopiak, legez kanpo, egiteko modurik.

Honela, kopia pirata batean birus bat kokatuez gero, birus hori beste kopia guztietara hedatzen da, kopia horiek erabiltzen dituzten ordenagailu guztiak kutsatuz.

Detektaezina Birusaren eginkizuna, sartzen den ezein sistema izorratzean datza.

Hasieran kasik nabarmentzen ez diren azpikeria ttikiak egiten ditu birusak, berau detektatzea ia ezinezkoa delarik.

Birusa leku oso konkretuetan kokatzen da.

Birus on bat detektatu eta desegitea ia ezinezkoa da normalean sistema osoaren ezabapena eskatzen du sistema oso berregin behar delarik.

Birus bakoitzak jokaera eta eragin desberdinak ditu.

Nolako birusa, halako eragina.

Baina eskuarki, guztiak azpikeria ttikitatik hasita sistema osoa kutsatzera jotzen dutela esan daiteke.

Eta ordenagailua birusak jota dagoenean nahiko zaila gertatzen da egoerari buelta ematea.

Aurretik, hala ere, badira birusa ekiditzeko hartu daitezkeen neurriak, txertoak alegia.

Sistema informatikoaren ezagutza maila altua behar da birus bat egin ahal izateko.